Nortzuk gara

Historia

Langile nekaezina, bere lider espirituak, izaera lehiatsuak eta negozio ikuspegi argiak eraman zuen Valeriano Urrutikoetxea Charterina jauna 1920an “Valeriano Urruticoechea” izeneko banakako ekimena abian jartzera. 37 urte beranduago, “Valeriano Urruticoechea, SA” merkantila bihurtuko zen, familia-izaerako enpresa. Hura izan zen proiektu handi baten lehen harria.

Gaur, hirugarren belaunaldiak, bazkide berriek eta goi mailako profesionalek, osatzen dute zimendu sendoei dagokien konpainia handia.

Etorkizunarekiko Konpromisoa

Gure legatua aprobetxatu eta etorkizuna eraikiz jarraitu nahi dugu. Gure bezeroek enpresa sendoa eraikitzea ahalbidetu digute eta horregatik sinetsita gaude aurrera egiteko modurik egokiena  gure bezeroei lagunduz, beraien beharrizanekin konprometituz eta kalitate onena eskainiz jarraitzea dela.

Kalitatearekin dugun konpromisoa lau zutabetan oinarritzen da:

  • Teknologiaren eta Ezagutzaren erabilera eta sustapena.
  • Enpresako Pertsona guztien parte-hartzea eta motibazioa.
  • Lehen mailako partner-en eta kolaboratzaileen garapena.
  • Taldean lan egitea. Prozesuetan oinarritutako Kudeaketa eta Garapena.

Kalitatea

KALITATEA, INGURUMENA ETA LAN-SEGURTASUN ETA –OSASUNAren Politika gure Kudeaketa Sistema Integratua ezartzeko eta hobetzeko motorra da.

Kudeaketa Sistema horren barruan VUSAren jarduera guztiak jorratzen dira, eraikuntza metodoak, baita produktuaren amaiera bezeroaren beharrizanekin bat etorriz, ingurumena errespetatuz eta egindako jarduera guztietan parte hartzen duten pertsona guztien segurtasuna eta osasuna zainduz ere.